Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo denboraldia prestatzeko Derion kontzentratu dira Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeko txirrindulariak, teknikariak, mekanikariak eta beste, 50 pertsonako taldea gutxi gorabehera. Tartean daude talde laranjako lau txirrindulari sakandarrak - Gorka Verdugo eta Egoi Martinez etxarriarrak, Pablo Urtasun urdiaindarra eta Jorge Azanza altsasuarra - eta teknikari lanak eginen dituen Oscar Guerrero altsasuarra. Kontzentrazioaren helburua, besteak beste, hurrengo denboraldiko egutegia zehazten hastea da. Horretaz gain bilerak, entrenamenduak, hitzaldiak, mediku azterketak, babesleei bisitak eta komunikabideekin elkarrizketak izanen dituzte. Ostegunera arte iraungo du kontzentrazioak.