Nafarroako Pilota Txapelketetako finalak zehaztuta

Guaixe 2012ko azaroaren 28a

Asteburuan Nafarroako Pilota Txapelketetako finalerdiak jokatu ziren. Lehen mailako eskuzko modalitateko buruz burukoan, Uharte Iruñeko Garraldak 18-0 hartu zuen menpean Irurtzun taldeko Ijurra. Ansotegik eta Armendarizek ezin izan zuten Irurtzun ordezkatu, beste txapelketa batzuk direla eta eskuak nahiko justuak zituztelako. Horrela, Uharte Iruñeko ordezkariak jokatuko du finala Aralar Mendiko ordezkariarekin larunbatean Labriten. Bestalde, eskuz binakakoan Buruzgain taldeko Arbizuk eta Aranok 22-9 irabazi zieten Irurtzun taldeko ezkurdiari eta Bergerari. Horrela, Buruzgainek Uharte Iruñearen kontra jokatuko du finala. Bigarren mailako buruz buruko finalerdietako joaneko partidetan, Oberena B taldeko Etxamendik 18-8 irabazi zion Altsasu taldeko Peñasi. Eta binakakoan Altsasu taldeko Cabrerizok eta Lasak 22-7 hartu zuituzten menpean Oberenako Vidan eta Okiñena. Asteburuan itzulerako partidak jokatuko dira.