Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Trenaren Alde eta AHTren Aurkako Hautetsien Sareak aste honetan baraua egiten ari diren prentsonekin bat egin zuten larunbatean Altsasun egindako agerraldian. Baraualdia Bizkaian hasi zen eta nafarrek Gipuzkoatik hartu zuten lekukoa. Azaroaren 24an hasi eta bihar bukatuko dute. AHTaren proiektuaren inbertsioa gehiegizkoa dela salatzeko egiten dute baraualdia AHTak platera husten digu lelopean.Hautetsiek trenaren eraikin lanak "beste behin" gelditzeko eskatu dute. Izan ere, Nafarroako Gobernuak udalei emandako diru-laguntzak murriztu dituzte eta zerbitzu eta konpetentzia gehiago eman. Ondorioz, udaletako egoera gero eta larriagoa den bitartean AHT bezalako "makroproiektuetan" milioiak inbertitzea kritikatu zuten Pedro Leralta Tafallako eta Patrizia Fernanadez Olatzagutiko hautetsiek Nafarroako osoko hautetsien izenean. Legebiltzarkide bat egon zen ere. "Nafarroako Gobernuak 45 milioi euro ordaindu ditu, soilik interesetan, baina obrak hasi ere egin ez dituenez, gure poltsikotik jarri dugu dirua", salatu dute. Herritarren beharretara egokitutako azpiegiturak eraikitzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute. Hortaz, AHTren proiektua gelditzea eta zentzuzko garraio politikak martxan jartzea eskatzen dute Nafarroako hautetsiek.