Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilaz geroztik langabetu kopuruak gora egiten segitzen du Sakanan. Lastaila akaberan aurreko hilean baino 51 langabe gehiago zeuden ibarrean. Altsasuko enplegu bulegoan 28 sakandarrek eman zuten izena lastailean eta 23 izan ziren Iruñeko enplegu bulegotik pasa ziren irurtzundar eta arakildarrak. Emakumezkoak dira langabezian dauden sakandarren %52,34 (929, 21 gehiago). Lan eske daudenen %47,66, berriz, gizonezkoak dira (846, 30 gehiago). Adinari dagokionez, langabetuen %49,24k (874, 18 gehiago) 25 eta 44 urte artean dituzte. 45 urte edo gehiago dituzten langabe sakandarrak %39,55 dira (702, 16 gehiago). Azkenik, 25 urte baino gutxiago dituzten langabe sakandarrak %11,21 dira (199, 17 gehiago). Sektoreei erreparatuta, langabetu sakandarren erdia baino gehiagok, %52,39k (930, 36 gehiago) zerbitzu arloan lan egin nahi luke. Industrian lan eginen luke langabetuen herenak, %33,58k (596, 6 gehiago). Eraikuntzan lan egiteko prest langabetuen %6,82 dago (121, 3 gehiago). Lehen sektorean, berriz, %1,97 (35, 3 gutxiago). Bestalde, aurreneko kontratua lortu nahi dutenak %5,24 dira (93, 9 gehiago). Udalerria Guztira AldeaAltsasu 854 20Arakil 77 7Arbizu 75 2Arruazu 4 0Bakaiku 17 4Ergoiena 10 1Etxarri-Aranatz 200 3Irañeta 9 0Irurtzun 190 24Iturmendi 14 -1Lakuntza 87 -3Olatzagutia 121 -2Uharte-Arakil 66 0Urdiain 29 -1Ziordia 22 -3Sakana 1.775 51