Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Puntako emakume palisten Napar Pala txapelketa abenduan jokatuko da. Tartean Aristorena ahizpak ariko dira. Olaztira, Etxarri Aranatzera eta Altsasura etorriko da txapelketa.Nafarroako Pilota Federazioak "Emakumeen I. Pala Txapelketa. Napar Pala" txapelketa antolatu du, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren eta hainbat palisten laguntzarekin. Asteazkenean aurkeztu zuten txapelketa, Iruñean. Helburua emakumezkoen gomazko pala sustatzea da eta Nafarroan emakume palistek duten maila handia erakustea, elite mailako txapelketa antolatuz. "Neska gaztetxo asko trebatzen ari dira pala eskoletan. Egun ia emakumeen 200 fitxa daude Nafarroan eta emakumeen 8 pilota eskola inguru daude. Eskola mailan eta herritan badituzte txapelketak, baina kadeteak, jubenilak eta elitekoak direnean ez horrenbeste. Horregatik, puntako txapelketa bat antolatu nahi izan dugu, emakume palistek Nafarroan erreferente bat izan dezaten. Nafarroan emakume palistek duten maila erakutsi nahi dugu" adierazi digu Gure Pilotako kide eta emakumeen palako sustatzaile Migel Aristorenak. Emakume palista onenak lehianHorrela, Euskal Herriko palista onenak lehiatuko dira I. Napar Pala txapelketan, Nafarroatik, Bizkaiatik, Gipuzkoatik, Arabatik eta Iparraldetik datozenak. Bi mailatan jokatuko da txapelketa: elite mailan puntako palistak ariko dira, Euskal Herriko hoberenen artean daudenak, tartean Yanira Aristorena etxarriarra, Maite Ruiz de Larramendirekin bikotea osatuz, eta lehenengo mailan promesak diren edo maila dezentea duten palistak, Yaniraren ahizpa Saioa Aristorena tartean. Txapelketa abenduko bost igandetan jokatuko da: kategoria bakoitzeko 6 taldeak 3 bikoteko bi multzotan banatuko dira eta lehendabiziko hiru igandeetan ligaxka jokatuko dute, denek denen kontra. Kategoria bakoitzeko lau biko onenek final aurreak jokatuko dituzte Altsasun eta Etxarri Aranatzen abenduaren 22an, eta final handia Iruñeko Labritek hartuko du abenduaren 30ean. Txapelketa Nafarroako hainbat herritan jokatuko da. "Txapelketa Nafarroako txoko gehienetara eraman nahi izan dugu, emakumeen pala ahalik eta gehien zabaltzeko. Ildo honetan, bihotzez eskertu nahi dugu partidak hartuko dituzten Udalek eman diguten laguntza eta babesa, gure proiektuan inplikatu direlako. Ildo honetan, frontoiak beteta egotea gustatuko litzaiguke, eta horretarako aipatu Udalei eskatu diegu txapelketaren berri eman dezatela" gaineratu du Aristorenak. SariakBi kategorietako txapeldunek txapela, trofeoa, Igantziko landetxe batean asteburuko egonaldia eta dirua jasoko dute. I. Napar Pala txapelketako egutegiaAbenduak 2: 1. jardunaldiko partidak Otsagabian eta Ezkarotzen.Abenduak 9: 2. Jardunaldiko partidak Olaztin eta Leitzan.Abenduak 16: 3. Jardunaldiko partidak Tafallan eta San AdrianenAbenduak 23: Txapelketako finalerdiak Altsasun eta Etxarri AranatzenAbenduak 30: Final handia Labriten.BikoteakEliteak: A taldea: Maider Mendizabal (Gipuzkoa)-Rebeka Contin (Nafarroa); Severine Graciet (Iparralde)-Ariane Arrieta (Gipuzkoa) eta Yanira Aristorena (Etxarri Aranatz)-Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa).B taldea: Beatriz Andueza (Nafarroa)-Susana Muneta (Nafarroa); Iera Agirre (Nafarroa)-Claire Bordegarai (Behe Nafarroa); eta Amaia Irazustabarrena (Gipuzkoa)-Nagore Arozena (Gipuzkoa)Lehengo maila-promesak: A taldea: Judith Etxarri (Nafarroa)-Maddi Mendizabal (Gipuzkoa); Irantzu Leunda (Nafarroa)-Edurne Argain (Nafarroa); eta Ainhoa Garmendia (Gipuzkoa)-Saioa Aristorena (Nafarroa).B taldea: Elisabeth Pagola (Gipuzkoa)-Ines Larrion (Nafarroa); Miren Goikoetxea (Gipuzkoa)-Maider Senper (Gipuzkoa); eta Maitane Agirre (Araba)-Maite Urtasun (Nafarroa). Lehen jardunaldia (abenduak 2)EzkarozenLehen maila: Miren-Maider / Elisabeth-InesElite: Maider-Rebeka-Severine-ArrietaOtsagabianLehen maila: Irantzu-Edurne / Judith-MaddiElite maila: Beatriz-Susana / Iera-Claire