Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontseiluak biharko manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du. Manifestazioaren helburua euskaraz bizitzeko herritarrek duten eskubidea aldarrikatzea izanen da. Gainera, arduradun politikoei euskaraz bizitzeko eskubide horri jaramon egiteko eskatuko diete. Aldarria ozen egitea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela azpimarratuta.Bi urte dira Euskaraz bizi nahi dut ekimena hasi zutenetik, eta tarte horretan eskaera hori egin duten herritarrak asko direla argudiatu du Kontseiluak. Salatu du, ordea, administrazioen aldetik ez direla jarri hori horrela izateko behar diren bitartekoak. Azken hiruzpalau hamarkadetan aurrerapausoak eman direla aitortu du Kontseiluak, "batez ere herri mugimenduak egindako lanari esker, baina ez dira nahikoak izan euskara normalizatzeko, eta beharrezkoa da hizkuntza-politiketan jauzia ematea", adierazi du Kontseiluak.