Musika Nafarroaren Eguna ospatzeko

Guaixe 2012ko azaroaren 30a

Nafarroaren Eguna dela eta, gobernuak antolatutako programazioaren barruan herrialdean barna makina bat kontzertu daude iragarrita astelehenerako. Guztiak ere aldi berean hasiko dira, 13:00etan. Eta, gainera, modu berean hasiko dira musika emanaldi guztiak, Nafarroako ereserkiarekin. Ondoren, abesbatza bakoitzak bere programa eskainiko du.  Irurtzunen astelehenean Elkhos Ahots Taldea izanen da. Carlos Gorrichok eta musikarekin lotutako hainbat lagunek sortu zuten, abesbatza-musika interpretatzeko. Bera da taldeko zuzendaria eta 15 abeslari ditu bere esanetara. Abesbatzak errepertorio zabala lantzen du, eta elizako lanak eta lan profanoak ematen ditu, hainbat garai eta estilotakoak. Elkhos Ahots Taldeak euskal folkloreko lanak sortu eta harmonizatzen ditu; horrela, lan ildo berriak sortzen ditu, bai abesbatzarentzako bai, oro har, musikarentzako.Alicia Armendariz Murilloren zuzendaritzapean aritzen da Etxarri Aranazko abesbatza. Lau hamarkadako eskarmentua duen taldeak Altsasuko kultur gunean abestuko du astelehenean. Errepertorio zabala eskainiko dute etxarriarrek. Azkenik, Erkudengo Ama abesbatza Lekunberriko elizan izanen da kantari. EgitarauaNafarroako Gorteetako himnoa      V. Diazen moldaketaDe 3 Motetes, op. 38:                      C. V. Stanford    I .- Justorum animae       III.- Beati quorum viaO magnum mysterium                       T. L. de victoriAO magnum mysterium                       M. LauridsenHator, hator                                      J. GuridiGaur emeretzi mende                     T. GarbizuGaur sortzen                                  J. Vicente egeaOrra mari domingi                         J. M. Usandizaga. Moldaketak: R. UsandizagaWitness                                         Jack HalloranSegalariak                                     Josu Elberdin