Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakantzen Sareak deituta 8 herritan Ideien Burrunba egin zen. Ibarreko ekonomia sustatzeko ekarpenak landuko dituzte orainLarunbatean Irañetan, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Iturmendin, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian Ideien Burrunba egin zen. Sakantzen Sareak, Sakanan Garapena Sustatzeko Sare Sozialak, egindako deialdiari 140 sakandarrek erantzun zioten. Ibarrak bizi duen krisiari buelta emateko jendartearen ekarpena, ideiak, jaso zituen Sareak. Sakanako ekonomia biziberritzeko arlo guztietako ideiak jaso zituztela esan digu Sareko kide Jon Etxeberria Ijurrak. "Industria nagusi izan da ibarrean. Hura behera egin duenean turismoa baliabide bat izan daitekeela azaleratu da". Hala, herriak bakarka aritu beharrean Sakana turismo marka gisa sustatzeko ideia jaso da. Horrekin batera, turismo gida bateratua egitea. Baita bertako garagardoa eta patxarana egitea eta hari lotutako ibilbideak sortzea. Gizarte arloan aztertzeko ekarpenak ere jaso zituen Sareak. Esaterako, hutsik dauden etxeak alokairu sozialarekin merkatura ateratzeko ideia. Enpresa arloan ateratako ideietako bat izan zen bertako enpresak kanpokoak beharrean bertako hornitzaileak erabiltzea. Hutsik gelditu diren lantegiak ekintzaileen esku uzteko bitartekoak ere mahai gaineratu ziren. Ibarreko natura kontuan izanik, arrisku-kirolak landuko dituen enpresa sortzeko ideia ere izan zen. AurreraJasotako ideien memoria Sakantzen Sarean web orrian ikusgai jarriko dira. Etxeberriak esan digunez, haien errentagarritasun ekonomikoa aztertuko dute. "Eta sarean dagoen jendeak edo ez dagoenak, garatzeko aukera izanen du. Beti da hobe taldean lantzea". Sareko kideak helburuak bete zirela eta jendearen erantzunarekin pozik gelditu direla adierazi digu. Prozesutik ere ikasi dutela eta Sarera ahalik eta jende gehien erakartzen saiatuko direla ere aipatu digu. Sakantzen Sareak abendurako 2. lan jardunaldia iragarri du.Harremanetarakosakantzensarea@gmail.com