Idazlearekin iritziak partekatzeko eskaintza

Guaixe 2012ko azaroaren 29a

Euskaldunek eta euskaltegiko ikasleek Xabier Mendiguren Elizegirekin hizketatzeko aukera izanen dute abenduaren 18an, 9:45ean. Sakanako Mankomunitateak eta AEK-k literatura solasaldia antolatu dute euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoaz. Euskal literaturgintzaren lekuko eta protagonista zuzena gonbidatu dute literatur solasaldira: Xabier Mendiguren Elizegi, idazle eta editorea. Literatur solasaldiaren antolatzaileek euskaltegiko ikasleei eta gainerako sakandarrei haien mailara egokitutako liburua irakurtzeko gonbitea egin diete: Motozerra edo Sakoneta. "Edo, zergatik ez, bi liburuak irakurri, eta ondoren, idazlearen laguntzarekin, mamia ateratzeko aukera izanen dute". Mank-ek eta AEK-k sakandar guztiak gonbidatu dituzte literatur solasaldira.