Guaixen zein titular irakurriko zenuke gustura?

Guaixe 2012ko azaroaren 29a

Sakanan, gure ibarrean, zein berri gertatzea gustatuko litzaizuke? Eta ametsezko albiste horri zein titular jarriko zenioke? Hau da, zein titular gustatuko litzaizuke Guaixen irakurtzea? Erantzunak behar ditugu. Hobe esanda , zure titularra behar dugu, eta  guri ematera gonbidatzen zaitugu, irakurle. Abenduaren 25era arteko epea duzu. Jasotako titular guztiak urteko azken zenbakian argitaratuko ditugu, bidaltzailearen izenarekin batera. Nola bidaligutunak@guaixe.net e-postara; Twitterko @guaixe kontura, #guaixetitularra aipatuz edo www.facebook.com/bierrik.fundazioa profilaren bidez.