Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3. mailan ongi moldatzen ari da Lagun Artea. Abenduko lehen asteburuan Agoitzi 0-1 irabazi eta gero, igandean etxean jokatutako partidan 2-0 gailendu ziren lakuntzarrak Pamplonaren aurrean. Merezitako garaipena izan zen. Hala ere, lehen zatian Pamplonak dominatu zuen, baina ez zuen apenas arriskurik sortu. Bigarren zatian Lagun Arteak ederki estutu zuen Pamplona, eta Iruñeko taldeak bere jokoa egiteko arazoak izan zituen. Horrela, Lagun Artearen golak heldu ziren. 68. minutuan Unai Bakaikoak gol polita sartu zuen, eta hortik aurrera Lagun Artea onena ikusteko aukera izan zen zelaian. Gascok lakuntzarren bigarrena sartu zuen area kanpotik jaurtikitako bolea ikusgarri baten ondoren. Nahiz eta Pamplona saiatu, partida 2-0 despeditu zen. Sailkapen nagusian Cirbonerok jarraitzen du 3. mailako lider, Mutilbera bigarrenari 7 puntu aterata. Lagun Artea 11.a da, 22 punturekin. Asteburuan sailkapenean 5.a den Txantrearen kontra jokatuko du Lagunek, Txantrean. Erregional mailan atsedenaErregional mailan asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatu. Baina aurreko jardunaldian, 12. Jardunaldian, bikain aritu ziren Etxarri eta Altsasu. Etxarri Aranatzek 6-3 hartu zuen menpean Berriozar, partida ikusgarrian, eta Altsasuk denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Donezteberi 2-1 irabazi eta gero. Horren ondorioz, sailkapenean aldaketak egon dira. San Juan da liderra, 30 punturekin. Etxarri Aranatz 10.a da, 11 punturekin, eta Altsasu 12.a, 8 punturekin. Asteburu honetan 13. Jardunaldia egonen da jokoan. Donezteben jokatuko du Etxarri Aranatzek, Donezteberen kontra. Aldiz, Ultzama izango du aurkari Altsasuk.