Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osasunako futbol baseko zuzendari berriak, Martin Monrealek, Osasunak harrobia indartzeko dituen asmoen berri eman du. Dituen erronka ezberdinen artean, Nafarroako iparraldean jokalariak erakarri edo bereganatzea dago. Horretarako "Nafarroako iparraldean teknifikazio zentroak sortzeko eta Osasunarekiko zaletasuna sustatzeko lan egingo duela" adierazi du, "zonalde horretan pilotari onak egoteaz gain, jokalari onak daudelako". Horrela, Elizondon edo Burundan teknifikazio zentroa sortzeko helburua duela aipatu zuen, Erriberan edo Nafarroa Erdialdean dauden zentroak ongi funtzionatzen dutela kontuan hartuta. "Osasuna ez da Iruñekoa, Nafarroakoa da, eta horretarako lan egingo dugu" azpimarratu zuen.