Emakumeen I. Napar Pala Olaztin

Guaixe 2012ko abenduaren 11

Abenduaren 2an hasi zen Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Emakumeen I. Pala Txapelketa-Napar Pala. Txapelketa honetan Euskal Herri guztitik etorritako puntako emakume palistak ari dira lehian. Guztira 12 bikote ari dira lehian, bi mailatan banatuta - lehen maila eta elite maila - . Etxarri Aranazko Aristorena ahizpak dira bertan lehiatzen ari diren sakandar bakarrak. Yanira Aristorenak Maite Ruiz de Larramendirekin osatu du bikotea elite mailan, eta Saioa Aristorena, aldiz, lehen mailan ari da, Ainhoa Garmendia gipuzkoarrarekin bikotea osatuta. Olaztik utzitakoaAsteburuan txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen Leitzan eta Olaztin, eta jendea poliki hurbildu zen frontoira. Goi mailako partidez gozatzeko aukera itzan zuten. Lehenik eta behin Etxarri Aranazko Gure Pilotako kadeteen erakustaldia izan zen. Garazik eta Uxuek 22-21 irabazi zieten Andreari eta Izarri. Ondoren hasi ziren I. Napar Palako partidak. Lehen mailan, Ainhoa Garmendiak eta Saioa Aristorenak 30-20 irabazi zieten Judith Etxarriri eta Maddi Mendizabali, 42 minutu iraun zuen partidan. Garaipen horrekin Garmendiak eta Aristorenak finalerdietara sailkatzea lortu dute. Eta eliteen mailako partidan Severine Graciet eta Ariane Arrieta 21-30 hartu zituzten menpean Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larramendik. Hasieran partida orekatua izan zen, baina gero aurreratzea lortu zuten nafarrek, 40 minututan garaipena lortuz. Yanirak eta Maitek ere finalerdietarako txartela lortu dute. Asteburu honetan 3. jardunaldia dago jokoan Tafallan eta Larragan, eta abenduaren 23an finalerdiak jokatuko dira Etxarri Aranatzen eta Altsasun. 3. jardunaldia jokoan (igandean)Tafallan:1.maila: Ainhoa-Saioa / Irantzu-EdurneEliteak: Yanira-Maite / Maider-RebekaLarragan:1.mailan: Maitane-Maite / Miren-MaiderEliteak: Amaia-Nagore / Beatriz-Susana