Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak album ilustratuen mundura gerturatzeko antolatutako ekimena da. Marraztea maite duten 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Leire Urbeltz ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea lagun dutela, denen artean ume guztien artean album ilustratua eginen dute, sortutakoa etxera eramateko aukera izanen dute. Izen emateaIlustrazio tailerra hilaren 21ean, ostiralean, 17:00etan izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Eraikin horretan bertan eman beharko da izena 19a baino lehen. IrakasleakYolanda Arrieta (1963) Lea-Artibaiko Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. Une honetan, irudia eta hitza lotzeko proiektuetan murgildurik dabil.Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondotik gradu-ondoko bat egin zuen Ilustrazioan eta Ikusizko Komunikazioan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Egun, hainbat aldizkari eta argitalpenen ilustrazioak egiten ditu.