Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Despeditu da XIX. Diario de Navarra BTT Opena. 8 proba izan ditu Openak eta azkena abenduaren 9an jokatu zen Lizarran. Sakanako hiru biker aritu dira lehian Openean: kadeteetan Altsasuko Asier Juanez (Blender Ketalde-T) eta juniorretan Izurdiagako Mikel Otxoa (Conor Saltoki Berriaintz) eta Uharte Arakilgo Mikel Irigoien (Conor Saltoki Berriaintz). Openeko sailkapen orokorrean, kadeteetan, Asier Juanez 27.a sailkatu da (10 puntu). Juniorretan aipatzekoa da lan polita egin dutela sakandarrek. Migel Sanzol izan da garailea (140 puntu), Mikel Otxoa 2.a sailkatu da (131 puntu) eta Mikel Irigoien 3.a (112 puntu).