Babestutako etxearen erostea lagundua

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azaroan babes ofizialeko 85 etxebizitza erosteko laguntzak eman ditu. Horretara guztira 1.537.987 euro bideratu ditu. Erosi den pisu horietako bat Altsasu. Babestutako etxebizitzaren bat erosteko interesa dutenek Nafarroako etxebizitza zentsuan izena eman beharko dute www.vivienda.navarra.es atariaren bidez, 012 telefonora dei eginez edo Iruñeko Orreaga kaleko Infonavarraren bulegotik pasa beharko du.