Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) jakitera eman duenez, azaroa despeditzean aurreko hilean baino 51 langabe gehiago zeuden izena emanda (%3,30). Guztira 1.597 langabe daude Altsasuko bulegoan. Horiei Iruñeko bulegoan izena emanda dauden arakildar eta irurtzundarrak gehitu beharko genizkioke Sakanako datua jakiteko.Altsasun izena emandako 821 emakumezkoak dira eta 776 gizonezkoak. Adinari dagokionez, 189k 25 urte baino gutxiago dute. Gainontzeko 1.408k adin hori gainditzen dute. Azaroan Altsasuko enplegu bulegoan 347 kontratu sinatu ziren, haietatik soilik 43 izan ziren mugagabeak.Nafarroan azaroak 856 langabetu gehiago (%1,86) utzi ditu, hortaz 50.993 pertsona dabiltza lan bila herrialdean. 26.149 emakumezko (%1,38 igoera, 355) eta 25.700 gizonezko (% 1,99 gehiago, 501). Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Maribel Garcia Malo-k azaroko langabezia-datuen balorazio txarra egin du.