Iruñea iparraldean DBHko institutu berria eskatu du Atakondoako Guraso Elkarteak

Guaixe 2012ko abenduaren 11

Irurtzungo Atakondoa eskola publikoan DBHko 2. mailako ikasketak bukatu ondoren ikasle askok Iruñeko Biurdana institutura joaten dira. Han DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasketak egiten dituzte. Gaur egun Biurdanan 570 ikasle daude 24 taldetan banatuta. Ikastetxea 24 talderendako pentsatuta dago eta bere betetze-mailaren mugan dago. 2012 urtera bitarteko matrikulazio aurreikuspenak egungoak baino %50etik %100era bitarte handiagoak dira. Horiek horrela, Iruñeko Iparraldeko Institutu Batzordea sortu dute Biurdana, Atakondoa, Sanduzelai, Patxi Larrainzar eta  Orkoiengo Guraso Elkarteek (irurtzundarrak irailean gehitu dira). Azaroaren 23an Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko alderdi eta koalizioko ordezkari guztiei eskaera zehatz bat helarazi zieten: Iruñea iparraldean DBHko institutu berri bat eraikitzea, 16 ikastaldeko institutu bat eta D eredurakoa; Sanduzelai, Errotxapea, Orkoien eta Buztintxuriko ikasleak hartuko lituzkeenak. Guraso elkarteek diote horrela 2022ra arteko beharrak aseko direla. Eskaera hori egin aurretik departamenduaren ezezkoa jaso dute eta obretarako dirurik ez dagoela ere jakinarazi diete. Eskaera bere egin dute Izquierda-Ezkerra, Nabai eta Bildu koalizioek.Sartzea aurreikusten diren ikasleakUrtea    Ikasle berriak Atakondoatik2013               157        182014               181        182015               161        152016               194        192017               207        252018               210        252019               181        202020               229        292021               202        282022                   --        252023                   --        4378 ikasleJoaten dira Biurdanara Atakondoatik eta Lekunberritik. Ikasle guztien %14 da, eta DBH 3 eta Batxilergoa 2 mailen bitarteko ikasleen %20.