Jaiotzak, mando eta guzti

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Olatzagutian duen egoitzan Sakanako Belenzaleen Elkarteak erakusketa zabaldu zuen larunbatean eta ilbeltzaren 6ra arte bisitatzeko aukera izanen da. Elkartekideek egindako 11 diorama eta Uharte Arakilgo ikastaroan egindako 2 arketa daude ikusgai. Aurten argiztapenarekin ahalegin berezia egin dute. Dagoeneko hasi da jendea hurbiltzen. Aurten espero dituzten bisitarien artean italiarrak daude, duela bi urte sakandarrek egindako bisita bueltatzera datozenak. Jaiotzagile sakandarren elkarteak 12 urte ditu eta ibilbide horretan maila artistiko handia lortu dute. Horren isla da sakandarrek egindako jaiotza bat Bartzelonako nazioarteko jaiotzen erakusketarako aukeratua izan dela. Europa eta Amerikako 150 jaiotza daude ikusgai eta haien artean Sakanan egindakoa aukeratu dute jaiotzan bertan iragarki bat grabatzeko. Ez da zailaJaiotza ikusgarri horiek egitea zailtasunik ez duela errepikatzen dute behin eta berriz Sakanako Belenzaleen Elkarteko kideek. Haiek irakasteko prest daude eta, horregatik, ikastaroa emanen dute heldu den urtean. Otsailean hasi eta Aste Santurako despedituko dute. Ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan izanen da, Olatzagutiko egoitzan. Saio bakoitza 3 ordukoa izanen da. EgileakPako Sanz, Javier Beunza, Katy Mayor, Pedro Urkia, Luis Borrega, Jesus Mari Garmendia, Felipe Orabengoa eta Patxi Agirre. Aurtengo erakusketan ilbeltzaren 15ean hasi ziren lanean, eta dagoeneko heldu den urtekorako ideiak ziur badituztela. DioramakAma Birjinaren berri ematea; Erroldatzea; Ostatua bila; Jesusen jaiotza; Artzainei berri ematea; Artzainen adorazioa; Erregeen kabalgata; Errege Magoek Jesusi egindako adorazioa; Lehen urratsak; Jesusen haurtzaroa eta Zurgindegia.OrdutegiakAstelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta domekan 13:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era Olatzagutian.