Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiraletik igandera jokatu dira Arrasateko Akordeoi Lehiaketak eta Nahia Elorza Maciasek haurren mailako 2. saria eskuratu du. Antolakuntzak derrigorrez jarritako bi pieza eta berak aukeratutako beste 4 interpretatuz lortu du saria Altsasuko Udal Musika Eskolako ikasleak. Lehiaketatik kanpo, zer hobetu adieraziz txostena, diplona eta dominak jasotzen dituzten atala da jaialdia. Eta horretan ere sakandarrek parte hartu zuten: Lakuntzako Irantzu Razkin Ros, Altsasuko Andrea Claver Moreno eta Olatzagutiko Sara eta Nuria Alberdi Jimenez.