Mank-ek www.sakana-mank.com/hondakinak eta www.sakana-mank.com/residuos blogak jarri ditu martxanSakanako Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketa sistema berriari buruzko informazioa emateko blog pare bat egin ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Atez-ate baino askoz gehiago izena dute eta sakandarrek hondakinen gaikako sistema bilketa berriaren ezarpenean parte hartzeko tresna izan nahi dute. Mank-etik azaldu dutenez, "erabiltzaileek berek ezagutu eta adostu ahalko dituzte sistema berriaren nondik norakoak". Blogen bidez, besteak beste, albisteak jaso, hitzaldien daten berri izan eta sistema berriaren ezarpenean parte hartzeko aukera dago. Gainera, ibarreko erakundeak indarrean jarri nahi duen sistema ezagutzeko aukera emanen du. Informazio bideakBloga: www.sakana-mank.com/hondakinak www.sakana-mank.com/residuosFacebook: www.facebook.com/sakanamankTwitter: www.twitter.com/sakanamankE-posta: info@sakana-mank.comInformatzaileak Mank-ek kontratatu dituen sei informatzaileek Sakanako enpresek eta dendek hondakinen kudeaketan dituzten beharrak aztertzen segitzen dute. Inkestaren bidez sistema berriaren ezaugarriak finkatzen hasiko dira. Arakil aldetik hasi ziren lanean duela hiru aste. Sakana erdialdean ibili ondoren aurki Burundan hasiko dira. Inkesta egin gabe geratu diren enpresak eta dendak Mank-ekin harremanetan jarri ahal dira: info@sakana-mank.com e-postaz edo 948 464 867 telefonora hots eginez."Jendeari azaltzen diogunean benetan nola den sistema ikusten dugu aurpegia aldatzen duela", Beñat Agirre, Sakanako Mankomunitateko informatzailea.Beñat Agirre, Olatz Garde eta Jon Estonba Sakanako Mankomunitateak kontratatu dituen sei informatzaileetariko hiru dira. Hondakin gaikako bilketa berriaren ezarpen prozesuan enpresekin eta komertzioekin elkartzen ari dira. Sakanako enpresekin eta komertzioekin elkartzen ari zarete. Zertarako? J. Inkesta txiki bat, lehenengo saiakera bat egiten ari gara galdetzen, bai enpresek bai komertzioek aste beteko epean zer zabor mota eta kantitateak sortzen dituzten. Bolumenean, litrotan, zenbat paper, kartoi, beira, hondakin organiko eta errefusa botatzen dituzten jakiteko. Gero ere poliespanezko, egurrezko, plastikozko kaxak edo beste zeozer berezia baldin badaukate, ikertzen dugu. Dena beraien jarduera dimentsionatzeko egiten dugu.Eta azterketa egin ondoren, zer eskaintzen diezue? J. Segun zenbat sortzen duten, eskainiko dizkiegun edukiontziak desberdinak izango dira. Hamar litrotik, mila litrora arte. Beste aldetik, azaltzen zaie sistema berriarekin astean zazpi egunetan gauza desberdina bilduko dela, egutegi hori ordutegiak eta sistemaren hainbat ezaugarriak herritar guztiok adostuko ditugula.Haien arteko hondakin kudeaketa oso desberdina da?B. Bai. Komertzioetan asko aldatzen delako botika batetik harategi batera, super batera edo zapata denda batera. Sortzen duten hondakin mota eta kopurua oso desberdina baita. Horregatik, datu horiek jasotzen ditugu jakiteko benetan ea zerbitzu gehiago behar diren, gero beraiekin batera sistema ahalik eta gehien moldatzeko, alegia, beraien beharretara egokitzeko.Egiten dizkizueten ohiko galderak, zeintzuk dira? O. Askotan, plastiko askorekin ez dakite zer egin, beste batzuk edukientzako lekua egokia aurkitzeak kezkatzen dute... Guk azpimarratzen dugu dena ez dagoela finkaturik, badagoela oraindik adostekorik eta beraien iritzia kontuan hartuko dela. Arazo ezpezifikoak eta ideia gehiago jasotzen ari garela sistema hobetzeko.Arazorik izan al duzue? J. Uste genuen baino harrera hobea izan dugu. Askotan nahiz eta zehazki inkesta izan, aprobetxatzen dugulako sistemari buruzko dituzten zalantzei erantzuteko. Beste aldetik, gutxi izan arren, eduki ditugu batzuk hasieratik sartu garenean esan diguten: "ni kontra nago... nik ez dut ezer jakin nahi...", baina haiekin hitz eginda, gauza erraza dela azalduta, ohitura aldaketa txiki bat dela, aste gutxiren buruan erabat barneratuta edukiko dutela eta nahigabe egingo dutela, hogei minutu geroxeago asko lasaitzen dira. O. Informazio askorekin bukatzen dute. Gehienek agurtzen digute esaten: "hau zen dena? beno... kontra nago... baina ez hainbeste". B. Batzuek hitz egiten dute aurreiritziekin. Oraindik ez dakite zer etorriko den eta jada kontra daude. Hori bai, informazioa jaso ondoren lasaitzen dira, aldatzen dira eta ez dira gutxi pozik atera direnak.Hemendik aurrera herritarrekin bilduko zarete. Gogoz zaudete?J. Bai, noski! Hitz egitea, azaltzea, dena positiboa da. Azkenean oso gauza erraza da, lau kontutxo jakin behar dira eta lau aspektu horiek argi edukiz gero erraz egingo dugu aldaketa. Herritarrekin hitz egin beharko dugu, behin baino gehiagotan, azaldu, informazioa eman zeren jendeak ez daki berez. Gauza berria da eta azaldu behar zaie. Hala da. Baina jendeak oso erraz ulertzen du ez dela gauza traumatikoa.B. Gogoz hartzen dugu, ikusten baitugu askotan kontra dagoen jendea arrazoi ezberdinengatik informazioa ematen diogunean, azaltzen diogunean benetan nola den sistema eta zer izango den, aurpegia aldatzen duela. Jasotzen duen informazioa asko eskertzen duelako eta jarrera aldaketa bat bai ikusten dugu. Orduan pozik gaude jendearekin egoteko eta gure informazioa azaltzeko.