Baratzak, aukera bat

Guaixe 2012ko abenduaren 17a

Cederna Garalurrek Baratzean lanean jardunaldia antolatu du, baratzeek ematen dituzten aukerak erakusteko. Hiru ikuspuntutatik aztertuko dira baratzak: aisiarako, gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektu gisa eta enplegurako aukera gisa.  Krisia larriagotuta, Cederna Garalurrek Mendialdeko makina bat talderen eta erakunderen kontsultak jaso ditu herrietan baratze komunitarioak nahiz partikularrak lantzeko egon daitezkeen aukeren inguruan. Horregatik, antolatu ditu elkarteak jardunaldi horiek. Hiru baratze ereduetako profesionalen azalpenez gain, gaiarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste erakundeek garatutako proiektuei buruzko informazioa jasoko dute. Izen EmateaTelefonoa: 948 62 51 22; Posta Elektronika: bidasoa.admon@cederna.es; Web: www.cederna.eu/eus