Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako 11 tabernetan hainbat herrialdetako gastronomia dastatzeko aukera izango da larunbatean eta igandean, 4. Munduko Pintxoak ekimenari eskerSakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak, hainbat eragile sozialekin eta tabernekin elkarlanean, 4. Munduko Pintxoak ekimena antolatu du. Horrela, eta Sakanatik atera gabe, Txile, Brasil, Kuba, Senegal, Maroko, Portugal eta Errumaniako jakiak dastatzeko aukera izanen da larunbatean eta igandean, pintxo goxoen bitartez. Handik hona etorritako sakandar berriak eta bertako sukaldariak izanen dira mokadutxo goxo horiek sakandarrei eskainiko dizkietenak. Ibarrean barna gastronomia ibilaldia egiteko gonbitea egin digute sakandar berriek eta tabernariek. Mokadu ezberdinak probatzeko aukera bikaina da asteburu honetakoa. Jakina, nahi izanez gero, pintxoaren ezaugarriak eta elaborazioaren inguruan galderak egiteko parada izanen da. On egin!Sakanan munduko toki ezberdinetako pertsonak bizi gara eta gure arteko hartu-emana, ezagutza eta elkarlana sustatu nahi ditu Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak. Horrela, sakandarrei munduko pintxoak dastatzeko deia egin die zerbitzuko teknikari Bego Zestauk. Herria Taberna Lurraldea Pintxoa EmaileakIrurtzun Pikuxar Suitza Käseschnitten:ogia, gazta Ana KrebsIrurtzun Plazaola Ek. Ginea Ganba-enpanada: ganba, irina AmaliaIrurtzun Legarra Txile Macha a la parmesana: navajuela, gazta Alex eta MarcelaUharte A. Itxesi Txile Asado aleman: haragi pastela barazkiez betea SebasEtxarri A. Derry Senegal Senegalgo pintxoak DerryEtxarri A. Larraza Maroko Marokoko pintxoak Fatima EddbiEtxarri A. Leku Ona Kuba Kubako pintxoak Leku OnaArbizu Karrika Ukrania Txanpiñoi pintxoa: Txanpiñoia, gazta... Yuriy NovoseslkyAltsasu Arkangoa Brasil Brasilgo pintxoak RafaAltsasu Kaixo Errumania Zacusca barazki nahasiak Nicoleta RaducuAltsasu Koxka Portugal Portugalgo pintxoak JuaniOlazti Aixeleku Portugal Pataniscas de bacalao: bakailaoa, barazkiak, patata Teresa Alves