Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 23an eginen da Sortu indar politiko berriaren I. kongresua. Lau hilabete lehenago ezker abertzaleak eratze prozesua martxan jarri du, erreferente politiko berriaren ezaugarri nagusiak zehazteko. Azaroko azken bi asteburuetan Sorturen oinarri ideologikoen inguruko eztabaida egin zen. Sakanan 310 pertsonak parte hartu zuten Arakil-Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku-Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia-Ziordian egindako batzarretan. Asteburu honetan Sorturen ildo politikoa izanen da eztabaidagai eta, azkenik, antolaketa eta funtzionamenduaz ariko dira. Ondoren barne hauteskundeak eta kongresua etorriko dira. Oinarrizko txostenari (www.sortu.net) hobekuntzak edo ekarpenak egiteko aukera dute batzarretan parte hartzen dutenak. Onartuak badira kongresura eramanen dituzte. Ezkertiar eta independentistak diren eta Zutik EH ebazpenaren edukiak bere egiten dituzten sakandarrak Sortu-ren eratze prozesuan parte hartzera deitu dituzte.