Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kantuak entseatzeko saioak izanen dira gaur eta bihar. Enrike Zelaiak Olentzerori egindako kantua mustuko da Egubera taldea hasi da ikazkinaren etorrera prestatzen. Olentzerori harrera beroa egiteko kantua ezinbestekoa dela pentsatuta, 24an abestu diren kantuak entseatzeko saioak prestatu dituzte. Gaur eta bihar izanen dira entseguak, 19:00etan Gure Etxea eraikinean. Aurten kantatuko diren kantuen artean Enrike Zelaiak ikazkinari eskainitakoa dago. Horretaz gain, errepertorioan Altsasun berriak diren kantuak ere gehituko dira: Elurra teilatuan, Kas kas atean eta Dringilin dron. Olentzero (Enrike Zelaia)Olentzero, OlentzeroNegua badatorrela badakiguOlentzero, OlentzeroPozez nahi diogu abestu. Hasiera eta amaierak Lekuz aldatzen duteneanGoazen ahal dugun heineanJatorrizko zidorreraOlentzero...Umeak liluratzen doazEtxeko poz ta barrekinHar ditzagun elkarrekinGaztainak eta ardoaOlentzero...Eguzkia esnatu daElur eta gau arteanIritsi da, bai, azkeneanOspatzeko boladaOlentzero...Olentzero Altsasun eguberrieroOlentzero!