Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baserria eta landetxea. Nolakoa da eraikina?Betiko baserria da. 1873an eraberritua da. Geroztik antzeko segitzen du. 1991n beste berrikuntza bat izan zen, landetxe bezala ere lanean hasi baikinen. Baserrian berean bizi gara eta 5 logela alokatzen ditugu. Gainera, gosaria eta afaria ematen ditugu. Mendira joan eta han gelditzen direnendako ere piknik poltsa prestatzen dugu. Hainbat ibilaldi daude hemendik eta nondik nora jo azaltzen diegu. Hasiera batean jende gutxik sinetsiko zuen landa-turismoan?1990ean Nafarroako Gobernuak teknikari talde bat kontratatu zuen eta Nafarroako ibarretatik pasa ziren landa-turismoa zer zen azalduz, nola egiten ahal zen... Bilera batzuk egin zituzten. Batera joan nintzen eta hura bukatu eta teknikariak nirekin etorri ziren baserria ikustera.Kanpokoek eta etxekoek esan zidaten ea zer uste nuen, ea nor etorri behar zuen gure baserrira, leku honetara (Elizondotik 10 km-ra dago). Garai hartan, ez bazen diru-laguntzarik eskatzen, gobernuarekin kontratua egin behar zen baserria 5 hilabetez irekita edukitzeko. Baserria zegoen bezala hasi ginen, inolako hobekuntzarik gabe. Jendeak esaten zuen: "zer gauza arraroa egin behar duzuen, kanpoko jendea zuen etxean sartu. Nola ausartzen zarete?" Nik esaten nuen: "haiek gugan konfiatzen badute, guk zergatik ez". Lehenengo urtean ikusi genuen jendea errepikatzen hasi zela. Ikusi genuen hobekuntza batzuk egiten bagenituen baserrian, eta ongi egiten bagenuen, jendea etorriko zela. Aurreneko urtea horrela pasa zen eta gero hobekuntza batzuk egin genituen. Entzundakotik, zerk konbentzitu zintuen bilera hartan?Lau seme-alaba ditugu. Nekazaritza gaur egun ez dago ongi eta orduan ere ez. Hasiak ginen pentsatzen senarra edo ni kanpora lanera joan beharko genuela. Seme-alabak ikasten ari ziren, gastu handiak ziren etxean... Haiek azaltzen zuten nekazariendako laguntza bat zela. 5 hilabeteko probaldiko aukera zegoenez, proba egitearen aldekoa nintzen. Jendea mendia ibiltzen zela ikusita... Nik halako zerbait egiteko ideia nuen, baina ez nekien nola egin. Teknikarien laguntza eta aholkuekin poztu nintzen. Eta etxeko denen ardura izan zen?Seme-alabak gazteak izan arren, denen artean hartu genuen erabakia. Txikitatik denek lagundu dute. Bakoitzak gure lanak genituen. Baserrian egiteko asko daude. Landetxeaz aparte haragitarako behiak eta ardiak ditugu. Alaba kanpoan bizi da eta lagundu egiten digu orain. Eta egokitzapena egiteko diru-laguntzarik jaso zenuen?Bai. Nekazaritza Departamentuaren laguntza jaso genuen. Maileguaren puntuak diruz lagunduak ziren. Ongi ateratzen zen. Behitegia baserritik atzera eraman genituen, egongelak, berogailuak... Zabaldu zenutenean landetxe asko al zeuden Nafarroan?Ez. Gero gobernutik gero eta eskaera gehiago egiten hasi ziren. Gauzak errazago egiteko elkartu beharra sumatu genuen eta elkartea egin genuen. Ibarka egin ziren eta denen artean Nafarroako federazioa egin zen. Aseguruak, estintoreak... elkarrekin merkeago aterako zirela ikusi genuen. Gehiago zarete gaur egun. Bai. Baina gu hasi ginenetik aldaketa txiki bat izan da: gehienak gelaka alokatzen genituen; orain, berriz, etxe osoa alokatzen dute, ez beraiek han bizi. Oso ezberdina da. Nekazaritzaren egoera gaur egun ere ez da ona. Antzeko edo okerrago. Eguberrietarako bildotsak eta saldu behar dira eta ez dakigu preziorik. Ez dago ongi ez. Nik halako landetxe batean pentsatzen hastea aholkatuko nioke nekazariari. Gainera gustu handiz lagundu ere bai. Hona izaten delako nola funtzionatzen duen ikustea. Eta, bai, laguntza bat da.