Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 28an, Birminghamen, ezagutarazi ziren Munduko Gazta Sariak. 30 herrialdetatik aurkeztutako 2.781 gazta lehiatu ziren eta Idiazabal jatorri izendapeneko 27 gaztak domina lortu zuten, "arrakasta izugarria". Dominetako hiru gaztandegi sakandarrek eskuratu zituzten. Izurdiagako Ezkurra-Eskisabel gaztandegiak urrezko domina lortu zuen. Urrezko domina lortu du Arruazuko Albi gaztandegiak ere. Uharte Arakilgo Arza-Zeberio eta Martirena gaztandegiak, berriz, brontzezko domina eskuratu du. Lizarran txapeldunLizarrako San Andres ferietan, hilaren 2an, Urbasa-Andiako gazten lehiaketa izan zen. 10 gaztandegi aurkeztu ziren lehiaketara. Epai mahaiak lehen saria Unanuko Balda-Artola y Otros SC gaztandegiari eman zion. Isabel Baldak diploma eta 225 euroko saria jaso zuen.