Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cranarekin apustu energetikoa eginez, ikastetxeek konpromiso publikoa hartu zuten energia kontsumoa jaisteko, energiaren erabilera egokia sustatzeko edota CO2 isuriak murrizteko. Jarritako erronkak beteta Uharte Arakilgo Aralarko Mikel Donea eskola publikoak, Lakuntzako Luis Fuentes eskola publikoak, Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoak eta Andra Mari ikastolak eta Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeak aitortza publikoa jaso zuten asteazkenean Iruñean egindako ekitaldian. Udalek ere jaso zuten aitortza, ikastetxeek erronka gainditu dituztenez saritu eginen dituztelako. Bost erronkakUharte Arakilgo Aralarko Mikel Donea eskola publikoak ikastetxearen azpiegiturak eta kontsumoa zertan diren aztertu du. Horretaz gain, energiaren erabilera egokiaren inguruko kontzientziazio kanpaina egin du. Erronka bete duenez, ikasleek Lacunza Calor de vida enpresa bisitatuko dute, udalak sustatutako bisitan. Erronka bera errepikatu eginen dute. Lakuntzako Luis Fuentes eskola publikoak, bestalde, energia aurrezpenari eta eraginkortasunari buruzko unitate didaktikoa ezarri du. Horrekin batera, Lehen Hezkuntzako ikasleekin batzorde bat osatu dute energia aurrezteko jarrerak eta ohiturak sustatzeko. Aldi berean, energia aurreztearen aldeko manifestua sortu dute. Horren guztiaren berri lakuntzarren artean ere eman dute. San Donato eskola etxarriarrak energia aurrezteko plana indarrean jarri eta haren bidez ikastetxeko kontsumoa murriztu du. Udalak autobusa jarriko die ikasleek txango bat egiteko.Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako irakasleak Nafarroako Ikastolen Federazioarekin batera CO2 isuriei eta energia aurrezpenari eta eraginkortasunari buruzko unitate didaktikoa sortu dute, gero ikasleekin lantzeko. Udalak txango bat egiteko autobus bat ordaindu du. Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxea bi erronka egin ditu. Alde batetik, aurreko ikasturteko faktura energetikoa murriztu du. Eta ikastetxeak berak energia sortu du. Udalak bere baliabideak ikastetxearen esku utzi ditu bere jardueraren berri emateko.