Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txantreako Herri Krosean errekorrak hautsi ziren, 1150 helduk eta 316 txikik hartu baitzuten parte Txantrearen egunaren harira antolatutako proba herrikoian. Antonio Etxeberriak irabazi zuen lasterketa, Mustafa Charki eta Raul Amatriainen aurretik. Jakina, sakandarrak ez zuten huts egin eta Txantreako proban aritu ziren. Alberto Martinez 29.a sailkatu zen (28:28), Israel Arbizu 38. (28:51), Felix Benjumea 47.a (29:18). Emakumezkoetan Vanesa Pacha izan zen azkarrena. Sakandarrak 35. Gasteizko Maratoi ErdianArrakastatsua izan zen igandean Arabako hiriburuan jokatutako 35. Gasteizko Maratoi Erdia (21,09 km). 2.986 korrikalarik osatu zuten proba eta azkarrena Ivan Fernandez izan zen (1:03:51). Zenbait sakandar ere aritu ziren Gasteizko kaleetan barna: 129. Juan Luis Maiza (1:21:48); 148. Jose Javier Maiza (1:22:25). 647. Katxo Igoa (1:30:35). 957. David Oroz (1:35:04). 1388.Juan Pedro Ariz (1:39:54). 2475 Marisa Maiza (1:53:54); eta 2537. Raul Mendoza (1:55:21).