Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresek gaur aurkeztuko dute 2013ko Binakako Pilota Txapelketa, eta aipatu txapelketan zein pilotari ariko ote direnaren txutxu-mutxuak han-hemenka dabiltza. Esandakoak konfirmatzen badira baliteke aipatu txapelketan hiru pilotari sakandar aritzea, hirurak Asperekin: Aitor Zubieta etxarriarra, Jose Javier Zabaleta etxarrendarra eta Joseba Ezkurdia arbizuarra. Esames horien arabera, batetik Zabaleta Martinez de Irujoren bikoa litzateke, eta, bestetik, Aitor Zubietak Ezkurdiarekin edo Gonzalezekin osatuko luke bikoa. Aurki jakingo dugu dena.