Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte bukaera balantzeak egiteko garaia da. Dagoeneko mendi lasterketen aurtengo denboraldia despeditu da, eta mendi lasterketen Euskal Kopak eta Nafarroako Mendi Lasterketen Kopak utzi dutena errepasatuko dugu. Euskal Kopan 6 probek puntuatzen zuten: maiatzaren 27ko Bidarraiko Mendi Lasterketak, ekainaren 10eko Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketak, uztailaren 1eko Camille Extremek, irailaren 2ko Lezamako Mendi Lasterketak, irailaren 29ko Olatzagutia-Urbasa Mendi Lasterketak eta urriaren 13ko Gorbeia Zuzenien Lasterketak. Senior kategorian Hassan Aitchaou dugu Euskal Kopako txapelduna (376 puntu), eta maila absolutuan, aldiz, Ander Unzurrunzaga izan da irabazlea (400 puntu). Jose Antonio Salgado altsasuarra 9.a sailkatu da (54 puntu). Nafarroakoan antzekoBestalde, Nafarroako Mendi Lasterketen IV. Kopan 5 lasterketek puntuatzen zuten: apirilaren 15eko Berako Maratoi Erdiak, ekainaren 10eko Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketak, uztailaren 1eko Camille Extremek, irailaren 23ko Beriain Km Bertikalak eta urriaren 7ko Etxarriko Mendira Joan-Etorriak. Senior mailan Endika Gartziak irabazi du kopa (416 puntu). 8. postuan topatu dugu lehen sakandarra, Jose Javier Maiza etxarriarra (346 puntu). Aralar Mendiko Iñaki Martiarena eta Angel Arrieta 13.a eta 14.a dira, 294 eta 291 punturekin. Baina nabarmentzekoa da beteranoen mailako Euskal Kopa Ander Unzurrunzaga etxarriarrak irabazi duela (434 puntu). 7 puntu atera dizkio Jose Antonio Beriaini. Jose Antonio Salgado altsasuarra 5.a sailkatu da (354 puntu). Hortaz, Ander Unzurrunzaga dugu Nafarroako Kopako eta Euskal Kopako beterano mailako txapelduna, merezimendu handiz. Zorionak!