Gizonen Pala Txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2012ko abenduaren 19a

Sakanako Mankomunitateak gizonendako Sakanako Pala Txapelketa antolatu du, Etxarriko Gure Pilota Taldearen eta olaztiarren laguntzarekin. Bikoteka jokatuko da. Txapelketa ilbeltzaren 18an hasiko da eta izena ematea zabalik dago, ilbeltzaren 13ra arte. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. Partidak Etxarri Aranatz eta Olaztiko pilotalekuetan jokatuko dira, ostiral eta larunbat arratsaldez eta igande goizez. Izena emateko ondokoren bati hots egin behar zaio: Migel Aristorena (638 13 82 31), Fermin Zornoza (661 61 39 82) edo Mank-eko Kirol Zerbitzua (948 46 48 66, kirolak@sakana-mank.com).