CPVren ingurumen baimen bateratua gobernuak berak onartuko du

Guaixe 2012ko abenduaren 19a

Cementos Portland Valderrivasek (CPV) Olatzagutian duen lantegian hondakinak erregai gisa erabili nahi ditu. Aurtengo garilaren 4an Nafarroako Gobernuak egitasmoa Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala izendatu zuen, horrela udalaren ordenantza saihesteko aukera baitu. Proiektuak aurrera egiteko ingurumen baimen bateratua ezinbestekoa da. Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du CPVk behar duen ingurumen baimen bateratua berak onartzea. Horregatik, arrazoi juridikoengatik erabaki du CPVren proiekturako normalean Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiari dagokion eskumena beretako hartzea.