Nekatuta egongo zarela pentsatzen dut. Aurten lan asko izango zenuen zure mendian hainbeste ikatza egiten, ez? Benetan ezinezkoa dut pentsatzea zenbat haurrek bidali dizuten eskutitza aurten, eta bihotzez espero dut beraien eskaerak betetzen saiatuko zarela. Zail egiten zait nik zer nahi dudan erabakitzea. Hainbeste gauza eskatuko nituzke... eta ez diot gauza materialik edo bestelako gauzarik, ez. Desioak ditut, ea lagundu gaitzakezun.Gauza bat argi daukat: ez dut uste merezi duten guztiendako haina ikatzik izango duzun. Hasi gaitezen: Gure politiko agurgarriendako nahi duzun ikatz guztia utzi (beno, berez ez dute ez ikatza merezi, baina tira). Politikoekin batera, banketxeak ere ikatzez bete ditzakezu, aldi baterako lanbide enpresak baita ere, multinazionalak, sindikatuak, enpresari iruzurrak,.... Jarraitzea nahi duzu? Ustez guztiek daukagu buruan ikatza merezi duten makina bat pertsona eta erakunde. Baina beraien jarrera ikusita, sikiera barre eragingo zielakoan nago. Hau amorrua!Aurten ez naiz gehiegi luzatuko Olentzero. Egin ezazu zure esku dagoen guztia, guk egunero egiten hari garen bezala. Lagundu ahal duzun bezala langabezian dagoen jendeari, kalean gelditu denari eta egoera latzak jasaten dituenari. Guk ere gure esku dagoena egingo dugu, borrokan jarraituko dugu, ez dugu besterik. Baina bihotzez eskatzen dizut, etzazula utzi haur bat ere oparirik gabe. Beraiek ez baitute helduen akatsen kulpa.Agur bero batIbai Hernaiz