Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Idatzia sinatu dutenek eskaera zehatzak egin dizkiote foru administrazioari: Nafarroan hondakinak ez erraustea, eta berreskurapenean eta birziklatzean oinarritutako eta ingurumenarekin errespetu handiagoa duten kudeaketa sistema ereduen alde egitea. Eta horrekin batera, Europako araudiari segituz, erabakiak hartu aurretik herritarren partehartze zuzenerako epea irekitzea. "Ez bakarrik erabakiak hartu ondorengo esposizio publiko mugatua". Hala "errausketa ez diren beste eredu batzuk ere" aztertuko lirateke, "horrela Nafarroa osoan baztertua izan den proiektua, atzerabiderik gabeko erabaki politikoz eta UPrS-a bezalako ezohiko tresnen erabilera maltzurraren bidez inposatu gabe".Aurki hasiko dira3 Mugak Batera (3MB) Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez dezala Nafarroan hondakinak erretzeko inolako baimenik luzatu, are gutxiago, Olaztiko Udalari dagozkionak. Nafarroan errausketarik inork ez duela nahi gogora ekarri ondoren, eredu hori baztertzea eskatu du 3MBk. "Edo gutxienez, eztabaida zabal eta partehartzailea ireki beharko litzateke, hondakinak kudeatzeko eredu desberdinak aztertu ondoren jendeak zer nahi duen erabaki dezan".Udalaren ordenantzak saihesteko Nafarroako Gobernuak porlandegirako onartu zuen Udalez Gaindiko Plan Sektoriala hondakinak erraustu ahal izateko. Plataformako kide Endikak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan zuenez, "Nafarroako Gobernuak abendu hasieran ingurumen baimen bateratua onartu zuen. Olatzagutiko Udalak emendakinak egin ditzake. Hau da, 15 eguneko epean gobernuak proiektua plan bihurtuko du. 6-7 hilabetetan, asko jota, porlandegian errausten hasiko dira". 10.989Ostiralean aurkeztutako idatziei 2.006an jasotako beste 3.200 sinadura gehitu behar zaizkie.