Orfeoiak Ondarraren lan bat mustu du

Guaixe 2012ko abenduaren 19a

Larunbatean izan zen. Orfeon Pamplonesak Elizondoko bidea hartu zuen, 50eko hamarkadan musika elkarteko zuzendaria izan zen Juan Eraso Olaetxea omentzeko. Emanaldian Igor Ijurra Fernandez etxarriarrak zuzentzen duen orfeoiak Lorenzo Ondarra Kintanaren pieza bat mustu zuen: Tronpeta eta klarinak. Bakaikuarrak obra sortzerakoan Aita Donostiak Baztan aldean jasotako obrak izan zituen oinarri. Eta, horregatik, Iruñeko orfeoiak mustu zuen obra Elizondon.