Zuk eta guk esateko asko daukagulako

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

1994ko abenduan estreinakoz azal batean argitaratu zenetik Guaixe hitzak paperezko hainbat jantzi izan ditu. 18 urte bete berriak. Lehen 8ak hilabetekari moduan, azken 10ak astekari moduan. 109 hilabetez eta 400 astez Sakanako informazioa zabaltzen. Euskaraz. Horretarako sortu baitzuen Bierrik fundazioak.Urte latza bizi izan dugu, baina oztopoak-oztopo aurrera eginen dugu, itxaropentsu. Eta, horregatik, eskerrak eman beharrean gaude. Eskerrak 1.470 laguntzaileei, bazkide egin zareten horiei. Eskerrak gure alde ekitaldiak eta bestelakoak antolatu dituzuen horiei. Eskerrak babes ekonomikoa eta bestelako babesa eskaini diguzuen horiei. Eskerrak gure bezero eta hornitzaile horiei ere bai. Eskerrak beleixeguaixe txartela duten komertzio guztiei. Zuei esker iritsi garelako 400. zenbakira, zuei esker ostiralero Sakanako euskarazko astekaria postontzietan, zuen ordenagailuko posta sarreran, lanean, etxean eta kalean uzten jarraitzen dugulako. Eta, zuei esker, Sakanako dendetan erosketak egitea sustatzen ari garelako.Hori bai, asko hurbildu bagara ere, ez dugu jarritako helburura lortu: 2000 bazkide. Baina horretan segituko dugu. Baliabide gehiagorekin Beleixe Irratiari  (FM 107,3) ordu batzuez gehiago ahotsa eta kolorea eman ahal diogulako eta Guaixe astekariari jantzi berriak jarri. Elkarrekin hobetzen eta hazten jarraitu nahi dugu. Horretarako, administrazioari 2013rako gure diru laguntzak mantentzeko eskatu behar diogu, Nafarroako Gobernuari euskarazko komunikabideekiko duen jarrera aldatzeko eskatu behar diogu.Bazkideen laguntzarekin eta administrazioaren eskutik, Sakandarren topagune izan nahi dugu, gizarte, kultur eta kirol taldeen topagune, herritarrei behar duten komunikazio zerbitzua eskaini nahi diegu eta informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea dugula aldarrikatzen jarraitu nahi dugu, euskaraz ez dakiten sakandarren ikasteko tresna izan nahi dugu.Cava botila elkarrekin ireki dezagun. ZorionakBierrik Fundazioa.