Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara Kultur Elkargoak (EKE) eta Pamiela Etxeak VII. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute. Nafarroako A eta D ereduetako ikasleek parte hartu dezakete lehiaketan. Hori bai, haien lanek ez dituzte 100 hitz baino gehiago izan behar. Ilbeltzaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak mikroipuinak@euskarakultur.org helbidean edo EKEren Iruñeko helbidera bidaliz (Zapateria 50, 1C, 31.001)