Adrian Ortega garaile Sakanako Xake Txapelketan

Guaixe 2012ko abenduaren 20a

Sakandarrak Sakanako Xake Txapelketan1.Adrian Ortega: 6,5 puntu5.Sebas Insausti: 5,0 puntu6.Juan Andres Cerro: 5,0 puntu12.Ismael Anton: 4,5 puntu15.Koldo Flores: 4,0 puntu17.Alberto Urkia: 3,5 puntu20.Cesar Razkin: 3,0 puntuLizarragako Azi Iturri elkarteak hartu zuen, larunbatean, Sakanako Xake Txapelketa. Mank-eko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen, Sakanako Zaldi Beltza taldearen laguntzarekin. 25 xakelari inguruk parte hartu zuten txapelketan, tartean bost sakandarrek. 20 minutuko 8 partidara jokatu zen txapelketa, eta goizeko 10:00etatik aurrera hasi ziren partidak. Geldialdi bat egin zen bazkaltzeko, eta Txominek prestatutako bazkari ederraren ondoren, atzera ere, xake partidei ekin zieten xakelariek. Adrian Ortega irundarra izan zen garailea (6,5 puntu), Mikel Otxoa bigarrenarekin puntutara berdinduta. Sebas Insausti arbizuarra 5.a sailkatu zen (5,0 puntu) eta Jose Andres Cerro altsasuarra 6.a (5,0 puntu), baina gainontzeko sakandarrak ez ziren oso fin aritu. 14 urtez azpiko txapelketan Alejandro Galvan izan zen lehena, txapelketa absolutoan 11.a sailkatu eta gero (4,5 puntu). Zaldi Beltza taldeko Mikel Markotegik balorazio ona egin du. "Oso ongi joan zen txapelketa, giro onean. Bazkaldu ere bapo egin genuen eta kontentu" azaldu digu.