Baleztena Nafarroako CCOOko zuzendaritzan

Guaixe 2012ko abenduaren 20a

Nafarroako Batasun Sindikalak, CCOOk, ostiralean 10. kongresua egin zuen. Bilkuran sindikatuko ordezkariek idazkari nagusi eta zuzendaritza berriak aukeratu zituzten. Jose Maria Molineroren ordezkoa Raul Villar izanen da, delegatuen %72ko babesa jaso ondoren. Zuzendaritzaren aukeraketak botoen aldeko %79 jaso zuen. 22 kide dira CCOOren zuzendaritzan eta horien artean dago Maite Baleztena, sindikatuko Sakanako arduraduna. Baleztena aurreko 4 urteetan ere kargu horretan egon da. Aurrera begira Sakanan afiliazioa zabaltzea izanen du erronka CCOOk, baita fidelizatzea ere. Enpresetan ere sindikatua sendotu nahi dute, tamaina txiki eta ertaineko lantegietan sartzearekin batera. Azkenik, langabetu, gazte eta autonomoekin harreman estuagoa mantendu nahi du sindikatuak.