Hasi gara titularrak jasotzen

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

Zein berri gustatuko litzaizuke Guaixe astekarian irakurtzea? Bada, oraintxe duzu aukera amestutako titular hori Sakanako astekarian irakurtzeko. Hasiak gara zenbait sakandarren titularrak jasotzen baina oraindik zurea falta zaigu. Astearte iluntzera arte duzu titularra pentsatu eta hura bidaltzeko. Urteko azken zenbakian argitaratuko dugu, bidaltzailearen izenarekin batera.Nola bidaligutunak@guaixe.net e-postara; Twitterko @guaixe kontura, #guaixetitularra aipatuz edo www.facebook.com/bierrik.fundazioa profilaren bidez.