Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal gazteriaren azken hiru hamarkadetako historia biltzen duen lana ikusteko aukera izanen da bihar Altsasun. Garaiko gazteen elkarrizketekin, gazte mugimenduaren antolakuntza, indarra, borroka ezberdinak, jaiak, erasoak, oztopoak, hausnarketak, bizipenak... testigantza ugari jasotzen ditu dokumentalak. Topatu egitasmo komunikatiboko kideek egin dute lana. Azaldu dutenez, tximeleten moduan, "euskal gazteria ere etengabeko metamorfosian dago, uneoro bere ingurua aztertuz, eta gure helburuak lortze bidean beharrezko eraldaketak emanez". Aurrera begirako eraldaketan oinarri izan nahi du dokumentalak. Sakandar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera. Sarrerak bihar bertan jaso daitezke kultur gunean, aurretik herrietako gazteei eskatu dakieke.