Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo kultur etxean igandean Munduko Musikak jaialdia hartu zuen. Senegal, Sahara eta Euskal Herriko doinuak entzuteko aukera izan zen. Eta behin baino gehiagotan elkarrekin nahasita. Gainera, Rafael Amor kantari argentinarraren No me llames extranjero kantuaren bertsio originalaz aparte bestelako bertsioak entzuteko aukera izan zen. Guztia adierazteko batera edo bestera mugituta ere, eta batzuetan sufrimendu handiz, harrera gizarte bat eta laguntza behar dugula aurrera egiteko. Azken hori hiru sakandar berriren ahotik entzuteko aukera izan zen, emanaldi eder batean.