I. Napar Palako finalerdiak Sakanan jokoan

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

I. Napar Pala Txapelketa. FinalerdiakEtxarri Aranatzen (igandean, 11:30ean)Lehen maila: Maitane Agirre-Maite Urtasun / Ainhoa Garmendia - Saioa AristorenaElite mailan: Iera Agirre-Claire Bordagarai / Yanira Aristorena-Maite Ruiz de LarramendiAltsasun (igandean, 11:30ean)Lehen maila: Irantzu Leunda-Edurne Argain / Miren Goikoetxea-Maider SemperElite maila: Maider Mendizabal-Rebeka Contin / Amaia Irazustabarrena-Nagore ArozenaEmakumeen I. Napar Pala txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen asteburuan Larragan eta Tafallan. Bertan zehaztu ziren zein biko sailkatu diren asteburu honetan Sakanan jokatuko diren finalerdietarako. Zorionez Sakanako ordezkariak finalerdietan lanean ikusteko aukera izango dugu. Lehen mailan Saioa Aristorenak eta Ainhoa Garmendiak 30-29 irabazi zieten Leunda eta Argaini, partida lehiatuan. Finalerdietara sailkatzea lortu zuten lehenak. Bestalde, Maitane Agirrek eta Maite Urtasunek finalerdietara sailkatzea lortu zuten, Eli Pagola eta Ines Larrion 30-28 irabazi eta gero. Eliteetan, Tafallan, Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larramendiri 14-30 irabazi zieten Rebeka Continek eta Maider Mendizabalek. Partida oso gogorra izan zen eta Mendizabalek ikusgarri jokatu zuen. Hiru partida irabazi eta gero, Contin eta Mendizabal dira lehen finalistak. Nahiz eta azken jardunaldian galdu, Aristorena eta Ruiz de Larremendi ere finalerdietarako sailkatu dira, beste bi jardunaldiak irabazi zituztelako. Aldiz, finalerdietatik kanpo geratu dira Muneta-Andueza. Emakumeen txapelketa honi esker puntako pala partidetaz gozatzeko aukera dago, beraz, igandean Sakanan.