Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ez du herritar guztiendako arreta zerbitzu bera eskaintzen. Langileen lan baldintzak okertzen ditu eta erradiologia pribatizatuko duParlamentuko Osasun Batzordean haren kontrako bi mozio onartzen ziren bitartean, Nafarroako Gobernuak, foru-dekretu bidez osasun-zentroen arreta-ordutegia eta larrialdietako arreta-modalitateak erreformatu zituen atzo. Bi oinarri ditu erreformak etengabeko arretari laguntza ematea (atzeratu ezin dena), jarraipen berezia behar duten gaixoen arreta hobetzeko (hainbat gaitz, kroniko larriak, zainketa aringarriak, gaixo akutuak) eta ospitalez kanpoko larrialdiko arreta berrantolatzea landa-eremuetan.Marta Vera kontseilariak azaldu duenez, gaixo ahulenen "zerbitzuaren kalitatea hobetzeko" diseinatutako eredu berria da, osasun-sistemaren "baliabideak optimizatzeko eta iraunkortasunari laguntzeko, irisgarritasun geografiko eta proportzionaltasun" irizpideekin.Verak gaineratu duenez, berrantolaketak bermatzen du familia-medikuak beren gaixoei arreta handiagoa ematea. Kontseilariaren iritziz, zentroen antolaketaren autonomia ere sustatzen da, pixkanaka eta pizgarri moduan ezartzekoa, profesionalek zentroaren irekierako arreta-ordutegian gaixo ahulenen beharrei erantzun hobea eman diezaien, Lehen Mailako Arreta Hobetzeko Planarekin bat etorriz. Urtean 3,5 milioi euro inguru aurreztea dakarren erreforma otsailean ezarriko dela aurreikusi du gobernuak. 250 langile aldatuko ditu.Sakana Onartutakoaren arabera ibarrean bi motako osasun etxeak izanen ditugu. Irurtzungoa eta Altsasukoa 1. motakoak izanen dira. Haietan 24 ordutako arreta presentziala. Etengabeko larrialdiko arreta lanegunetan emanen da 15:00etatik 8:00ak arte eta 8:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan. Altsasun larrialdiko langileek medikuekin bat eginen dute 20:00ak arte eta Irurtzunen laguntza-taldea izanen da. Etxarri Aranazko osasun etxea 2. motakoa izanen da. Arreta presentziala 15:00etatik 20:00ak arte eta 8:00etatik 20:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan. Gainerako ordutegian, mediku-erizainak etxean lokalizatuta leudeke.Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, heldu den urtean Altsasun erradiologia zerbitzua izanen da. Baina ez osasun etxean, Mutua Navarra enpresaren egoitzan baizik. Hau da, zerbitzua pribatizatu eginen du departamentuak.