Zabaleta eta Zubieta ariko dira Binakakoan

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

Binakako Pilota Txapelketa(Larunbatean, Labriten, 17:15ean. NITRO)Gonzalez-Zubieta / Irujo-ZabaletaOstiralean hasiko den Binakako Txapelketa asteartean aurkeztu zuten enpresek, Argiñanoren jatetxean. 8 bikote lehiatuko dira txapelketan, lau enpresa bakoitzeko. Bi ordezkari sandar izango ditugu: Aitor Zubieta etxarriarra, Gonzalezekin ariko dena, eta Jose Javier Zabaleta. 21 urteko etxarrendarrak binakakoan debutatuko du bikote bikaina duela: Irujo. Azkenaldian entzun diren zurrumurruen artean zegoen Joseba Ezkurdiaren parte hartzea baina, azkenean arbizuarrak ez du debutatuko, Aspek Gonzalezen alde egin duelako. Txapelketa orekatua prestatu dute enpresek, ez dago faborito argirik. Aipatzekoa da arautegian aldaketa bat onartu dutela: enpresek edozein pilotari aldatzeko eskubidea dute gutxieneko maila ematen ari ez dela uste badute. Hau da txapelketako nobedade nagusia. "Azkenaldian ondo entrenatzen ari nintzen eta banuen itxaropena. Aukera oso ona jaso dut eta gainera aurrelari onenetariko batekin jokatu ahal izango dut" adierazi zuen Zabaletak aurkezpenean. Zubietak oreka ikusten duela nabarmendu zuen. "Izenei begiratuta aurten bai, aurten orekari eutsi diotela iruditzen zait. Ordezkoen kontuarekin enpresek bizkarrak babestu dituzte eta guretzat presioa da, ordezko onak daudelako" gaineratu zuen. Larunbatean Zubieta Zabaletaren kontra LabritenTxapelketak iazko sistema bera izango du: 14 jardunaldiko ligaxka, finalerdietako ligaxka eta finala. Asteburuan hasiko da. Larunbatean Gonzalez-Zubietak Irujo-Zabaleta izango dituzte aurkari. Sakandarrak, beraz, elkarren artean lehiatzen hasiko dute txapelketa. Ea atzeko koadroetan nor dabilen finago. Gaur aukeratuko dituzte pilotak. Bikoteak:Aspe: Irujo-Zabaleta; Xala-Barriola; Gonzalez-Zubieta eta Titin II.a-Merino II.aAsegarce: Olaizola II.a-Ibai Zabala; Berasaluze VIII.a-Albisu; Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Arretxe II.a-Begino.