Irristalarien 2. topaketa Olaztin

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Irristaketa Kluben laguntzarekin antolatuta, abenduaren 1ean ospatu zen Sakanako Irristaketa Topaketaren lehen saioa, Altsasun. Bigarren saioa bihar, abenduaren 22an izanen da, 16:30ean, Olaztiko Erburua kiroldegian. Topaketen helburua 4 eta 15 urte arteko Sakanako irristalariak elkartzea da, arratsalde pasa egiteko. Kategoriaka banatuta jokoak, probak eta lasterketak eginen dituzte. Akaberan merienda izaten da guztiendako.