Nik nere enpresa sortu nuen (III)

Guaixe 2012ko abenduaren 24a

Sustatzailea: Enara Insausti eta Juan Luis NapalEnpresaren izena: SKAJarduera: Komunikazio-zerbitzuakHelbidea: Nagusia, 4 Herria: ARBIZUTel.: 661 520 404Posta elektronikoa:info@skakomunika.comWebgunea: www.skakomunika.comNola sortu zen negozio-ideia?Inguruan komunikazio eta bideogintza zerbitzurik eskaintzen zuenik ez zegoen, aukera ikusi genuen eta martxan jartzen ari gara.Zerk bultzatu zintuen abentura horretara?Batez ere Iruñera joan etorriak suposatzen zizkigun eguneko 100 kilometroak ekiditeak.Zerk bultzatu zaitu ekintzaile izatera?Beti izan dut gogoa. Etxean nahiko ekintzaileak dira, eta aurrera egin nezan animatu ninduten.Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?Oro har, komunikazio-zerbitzuak: irudi korporatiboa, bideo-erreportajeak, argazkiak, sare sozialak, web orriak... Bestalde, familiek egiten dituzten bideoak editatzeko zerbitzua ere eman nahi dugu, etxe guztietan metatzen diren baina inora ez doazen grabazioekin Dvdak sortuko ditugu.Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?Diru-laguntzen inguruko informazio pixka bat jasotzea, eta autonomo gisa alta emateko urratsak aztertzea.Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena? Ez dut arazo handiegirik izan.Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?Diru-laguntza bilatzen, eta Gizarte Segurantzan zertan alta eman aukeratzen lagundu zidan. Haiekin egon nintzen bilera batean, eta oso ondo.Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?Badakizu ez dela erraza izanen, garai onak eta txarrak egonen dira, baina aurrera egiten duzu.Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari? Ausartu dadila. Egiten ari den horren uste osoa baldin badu, hel diezaiola horri. Saiatu beharra dago. Gaizki ateraz gero, zerbait ikasiko zenuen behintzat; eta ondo ateraz gero, egin duzu egin beharrekoa