Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako IX. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sariak baditu txapeldunak. Gizonezkoetan Javier Moreno izan da garailea, Juantxo Arregiren eta Urko Berduden aurretik. Aipatzekoa da hirugarren posturako Raul Audinakak eta Urko Berdudek puntu berberak zituztela, baina arautegia jarraituz zozketa egin zen eta Berdud nagusitu zen. Bestalde, emakumezkoetan Erkuden San Martin nagusitu zaie Jone Pelaezi eta Edurne Jakari. Sari ematea ilbeltzan izanen da. Aurten lau probek puntuatzen zuten txapelketarako: garagarrilaren 2ko Aitzkozar Herri Krosak, irailaren 22ko Ergoienako IX. Birak, azaoaren 3ko Sakanako XII. Herri Lasterketak eta abenduaren 8ko Altsasuko Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketak. Aipatu lau lasterketetan parte hartu duten korrikalarien artean sari bat zozketatuko da. Sakanako Atletismo Kopako sailkapen osoa www.sakana-mank.com-en kontsultatu daiteke.