Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
SAKANA, abenduaren 28.- "Guaixe" aldizkariaren erredakziora ailegatu direnazken uneko berri konfidentzialei esker, jakin ahal izan dugu, NafarGobernuko presidente andreak subentziorik ez, baina limosna eder banaemango digula Beleixe eta Guaixe irrati-prentsa zerbitzu sakanikoloi.Lukainka eta urdaiazpikoa. Eta, krisian gauden arren, agian, dozena batarraultz.Nafar Gobernuak, hain zuzen ere, gurekiko izan duen urteetako politikaerrotik aldatu nahi du hurrengo urteari begira. Eta hauxe da, dudarikgabe, euskara babestu nahian heldu den urtean egin nahi dituen ahaleginberezien lehenengo froga. Sakana osotik zabaldu da berria eta poztasuna danagusi. Jendea kalera atera da pozez beterik.Izan ere, urte berri egun ona ospatzeko urtero entzuten diren kantenartean bada bat gero eta indar handiagoz entzuten ari dena. Hauxe omen dagure presidente andre maiteari zenbait gaztek, maitasun osoz, kantatudiotena eta, gezurra badirudi ere, bere bihotz gogorra samurtzea lortuduena, limosna emanez eta 2013. urtean euskara ikasiko duela adieraziz.Kantak edo aldarrikapenak honela dio:"Presidente andrea, beroren eskubidearekin nahi nuke kantatzen hasi nerelagunekin. Egun onak ematera bere familiari, nere desioa da eta lehenikanberori. Alkate jaunaz egondu gara, atzoko arratsaldean, eskubidea geurekindugu, ibiltzeko pakean.Ur goien-goien iturri, ura da txorrotik etorri, Gobernu honetakopresidente andreak labexatarra dirudi. Dama gazte konponitua, horiekkolore gorriak!, zure matellak iduritzen zaizkit klabelin orriak.Klabelinaren orriarekin arrosa maiatzekoa, hementxe gaude zure begiradamatxo bihotzekoa.Sentitzen zaitut, sentitzen, sala berrian altxatzen, zure oin txikipoliten hotsa hemenditxen dut aditzen. Sentitzen zaitut, sentitzen, arizarela jaikitzen urdaiazpia buruan eta lukainka parea eskuan. Sentitzendut, bai sentitzen, ari zarela jaikitzen, zure urdaiaren zaratahonuntzaraino dut aditzen.Subentzioa ez dugu hartu ta orain abiatu gaitezen, adiosikan ez dugu etaagur! Ikusi artean. Hortxen dago sagua, haren ondoan katua, gobernuhonetako limosnarekin ez dugu beteko zakua."Ur goiena, ur barrenaurte berri egun ona urte berri egun ona baita guk ere umore ona.Etxe honetan sar dadilabakearekin osasuna onarekin ondasuna urte berri egun ona.Goian-goian ilargia... badaukagu ur berria !!Juankar Lopez-Mugartza